| >>castellano >>català >>euskara >>english >>deutsch >>italiano >>français |
| >>PREMIAZKOA: sinatu adierazpena |
|
Bartzelonan, 2006ko abenduaren 7an. Mexikoko gizarte zibilari 1998ko otsailean, hiru hilabete lehenago Actealen egindako sarraskiaren ondorioz, nazioarteko gizarte zibila Txiapaseko indigena erreboltarienganako triskantzaren aurka eta gatazkari bake-irtenbidea aurkitzearren altxatu zen. Bost kontinentetako 500 lagun zein elkarte baino gehiago Nazioarteko Giza Eskubideen Aldeko Behaketarako Batzorde Zibil bat (CCIODH) sortzearen alde agertu ziren eta data hartan abiatu zen Txiapasera. 1999ko azaroan, bigarren batzorde batek hartu zion txanda aurrekoari eta berriz bisitatu zuen eremua, garai hartako egoera balioztatu zuten, eta lehengo azterketa eta gomendioekin alderatu. 2003ko otsailean CCIODH hirugarrenez azaldu zen. Orduan, agintaritza berriak hauteskundeak irabazi berri zituela, Indigenen Legea ontzat hartzeari esker gatazkari irtenbide zuzena emateko benetako aukera zegoenik egiaztatzea zuten helburu. Baina EZLN eta CNI 2001ean onetsitako konstituzio-aldaketa horren aurka agertu ziren, San Andres Ituna betetzen ez zuelakoan. 2006ko maiatza eta ekaina bitartean laugarrenez bueltatu zen nazioarteko batzordea. Maiatzaren 3an eta 4an San Salvador Atenco eta Texcoco herrietako gertaeretan parte hartu zuten 2000 polizia baino gehiagok bi lagun erail, hainbat larriki zauritu, 300 inguru atxilotu eta bost atzerritar kanporatu egin zituzten. Ondorioz, oinarrizko giza eskubideen kontrako sexu-abusu, bortxaketa, tratu txar, irain eta tortura jarduera larriak salatu ziren. Batzorde horiek jaso zuten informazioaz lau txosten idatzi eta aurkeztu zieten Mexikoko batzordeko solaskide guztiei, bermea eman zieten banako eta elkarte guztiei eta nazioarteko erakundeei (besteak beste Europako, Ertamerikako eta beste nazio batzuen legebiltzar, eta NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) giza eskubideen alde daukan mandatari gorenaren bulegoan aurkeztu zuten). Aurtengo maiatzetik Oaxakako estatuko irakasleak
atera ziren kalera herrialdeko guztien soldatak hobetzeko asmoz. Ekainaren
14an estatuko gobernuak zanpatu eta gero, lanbide horren inguruan sortutako
mugimendua herri-altxamendu ugaria bihurtu zen eta duela sei hilabete
PRI alderdiko Ulises Ruiz Ortiz gobernuburuak bere kargua uzteko eskatzen
hasi ziren. Azken hil hauetan gatazka okertu da. Izan ere, APPOk ezarri
kanpaleku eta egonaldietatik kanporatu zituzten. Bestalde, 17 lagun
gutxienez erail, ehunka atxilotu, eta dozenaka lagun desagerrarazi dituztela
salatu dute. Giza eskubideen aldeko elkarteek polizia-taldeak zein paramilitarrak
oso gertu ibiltzen direla haien atzetik eta presoek jasandako tortura,
tratu txar eta mehatxuak ere bildu dituzte. Nazio eta nazioarteko taldeek
gertaera hauek salatzeari ekin diote; gainera, salaketa horiek arreta
handiz hartzea dute lehentasun gatazkari elkarrizketa bidezko irtenbidea
bilatzearren. Era berean, orduan bermea eman ziguten elkarte guztiei berriz egiteko eskatzen diegu, gatazkaren ondorioz sortu den giza eskubideen egoera behatu, hausnartu, eta baloratu ahal izateko. Behean sinatu dugunok komunikabide, mexikar gobernu, nazioarteko erakunde eta gizarte zibilaren aurrean aurkeztuko dugun adierazpen honen alde egin dugu. CCIODH batzordearen lehenengo talde bat abenduaren
16tik aurrera Mexikora bidaiatuko da bosgarren bisitaldia prestatu eta
antolatzeko. 2007ko urtarrilaren 7-20 bitartean bigarren taldeak txanda
hartuko du. Gatazkaren eragileei behin elkarrizketak eginda, instantzia,
erakunde, eta elkarteen aurrean aurkeztuko dute, aurreko bisitaldietan
egin bezala. Giza Eskubideen Aldeko Behaketarako Batzorde
Zibila |
| >>PREMIAZKOA: sinatu adierazpena |